
Aliceren erlojua aitonarena izan zen, eta oso berezia da berarentzat. Hondaturik dago, eta erloju-konpontzaile on batengana jotzea erabaki du. Dendan sartu denean, denbora gelditu egin dela iruditu zaio. Han, Frederick ezagutuko du, gutxien espero zuena. Frederick untxi bitxi eta alai bat da, eta tematurik dago Alice neskatoa Lewis Carrollen Alice herrialde miresgarrian liburuko Alice bera dela. Konturatzen denean Alicek ez duela liburu hori ezagutzen, hango istorioak kontatzen hasten zaio erlojugilearen laguntzarekin, eta hango gertakizun nagusiak antzezten. Erloju-denda pertsonaia bitxiz betetzen da bat-batean: Kapelagile Zoroa, zeinari esker ez-urtebetetzea ospatuko baitugu; Erregina Bihotza, buruak moztuz gobernatzen duen erregina; Karta-sortako kartak, errege-lorategiko arrosa guztiak gorriz pintatu nahi dituzten pertsonaia horiek; eta, nola ez, Untxi Zuria.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Tercero y Cuarto Primaria

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
150 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)