
Alicerentzat, ez dago auzoko liburu-denda zaharra bezalakorik arratsalde euritsu, gris eta aspergarri bat igarotzeko. Inoiz ez zuen pentsatuko, hala ere, halako abentura ederrik biziko zuenik hainbeste liburu, orrialde eta apalategi artean.
Liburuzainak, Michael jaun adiskidetsuak, maskota gisa eskuratu zuen hontz hiztuna aldean harturik, liburu zahar bat utzi dio Aliceri, esanez han daudela munduko ipuin guztiak, lotan. Liburua hartzean, ordea, erori egin zaio Aliceri, eta esnatu egin dira pertsonaia guztiak. Aztoraturik dabiltza, hara eta hona, zein ipuinetakoak diren ez dakitela. Hori ikustean, liburuzainak eskatu dio Aliceri konpon dezala arazoa, itzul dezala pertsonaia bakoitza dagokion ipuinera.
Eta halaxe egin du Alicek. Beren lekura itzultzen lagundu die pertsonaia guztiei, eta, hala, ipuin bakoitza beti izan dena izatera itzuli da berriro ere: imajinazio-iturri amaigabe bat!

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Primer, Segundo y Tercer
Ciclo de Primaria

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
250 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)