
Elsa tematurik dabil bere birramona Mary Godwinek –edo Mary Shelleyk, hala baita ezagunagoa mundu osoan– idatziriko obra klasikoaren beste bertsio bat egitearekin: Frankenstein edo Prometeo modernoa. Ilusio handia egiten dio orain dela 200 urte Mary Shelleyk, Lord Byronek, John William Polidorik eta Percy B. Shelleyk eginiko bilera ezagun hura ospatzeak, beldurrezko istorio asko sortu baitzituzten egonaldi hartan.
Elsak film labur bat filmatu nahi du, eta sare sozialetan zabaldu. Bere lagun Victorrengana jotzen du asmo handiko proiektu berezi horretan lagun diezaion, izugarri gustatzen baitzaizkio beldurrezko filmak. Victor prest agertzen da laguntzeko, baina, ordainetan, protagonismo handiagoa eman beharko dio filmean.
Mary W. Shelleyren eleberri mitikoak zineman izan dituen moldaketetan inspiraturik, istorio dibertigarri bat egitea lortuko dute, literatura unibertsaleko obra honi buruzko erreferentzia klasiko asko baliatuz. Omenaldi ederra halako obra batentzat.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Primer Ciclo
de la ESO

Iraupena
minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
250 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)