
Stratford (Ingalaterra), 1607.urtea. Jakobo I.aren erregealdiko lehen urteak. Izurriteak suntsituta dauka herrialdea, eta antzokiak itxita daude.Aktoreen konpainiak lur jota dabiltza, eta epidemiak ez du amore eman nahi.
Edmundo Shakespeare komedianteak, William Shakespeare dramaturgo ezagunaren anaiak, goitik behera aldatu nahi du antzerkia, iraultza egin nahi du, eta inoiz idatzi den antzezlanik onena taularatzeko asmoa agertu du, ea horri esker erregearen aginduz berriro ere irekitzen dituzten herriko antzokiak.
Edmundo Shakespearerek anaiaren testu bat lapurtu eta “Scottish Play” aipaezina taularatzen saiatzen denean hasiko dira arazoak. Obra hori muntatzeak ekarri dizkion buruhausteak aitzakia ezin hobeak izango dira, komedia moduan betiere, antzerkiak eman duen talenturik handienaren inguruan hausnartzeko.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Bachiller y
Escuela de idiomas

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
250 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)