
XVII. mendean gaude, 1650. urtean gutxi gorabehera, Pariseko hiri inguru hurbilean. Bi juglare oso dibertigarrik mutil gazte baten istorioa kontatuko digute, kosta ahala kosta Luis XIII.a erregearen mosketaria izan nahi duen mutil batena: D’Artagnanen istorioa.
Gazte honen bertuterik handiena arimaren zintzotasuna da. Ezpatari adoretsua bera, ez du gaizkia eta injustizia suntsitu arteko onik izango. Haren benetako abentura, ordea, Pariseko bidea hartzearekin batera hasiko da. Izan ere, erregearen mosketaria izateko, nekeak eta bi jasan beharko ditu: Richelieu kardinalari aurre egin beharko dio, Pariseko boterea beste nahirik ez baitu gizon horrek, eta Milady de Winter damari ere bai, arriskutsua bezain liluragarria baita emakume hori. Ezin beste lelorik izan abentura honek: “Bat denontzat eta denok batentzat!”.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Segundo y Tercer
Ciclo de Primaria

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
250 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)