
Gaur oso egun berezia da Beckyrentzat. Urteak bete ditu, eta, ospatzeko, festa bat antolatu du etxeko lorategian, eta lagun asko etorriko dira. Orain, dena prestatu behar du: urtebetetzeko tarta, edariak, kandelak, apaingarriak, jokoak… Den-dena ondo ateratzea nahi du. Baina… Oi, oi, oi…! Festa hasi baino lehentxeago, gonbidatuak bidean direla, arazotxo bat sortu zaio. Beno, egia esan, ez da arazo txiki bat, arazo handi bat baizik. Hontz-kume bat zuhaitzetik erori da, eta ez daki hegan egiten. Beckyk ere ez daki zer egin. Hontza negar batean dago, amatxorekin joan nahi du-eta. Hoberena laguntza eskatzea izango da lorategian bizi diren beste animalia batzuei: katagorri ipurtarin eta dibertigarriari, har burutsu eta lasaiari, eta beste norbaiti era bai akaso. Lortuko al du Beckyk hontz txikia amarekin elkartzea? Zuk laguntzen badiguzu, seguru baietz.

Konpainia
Forum ABC Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Educación infantil

Iraupena
45 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
150 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)