
Arratsalde batean, ikastolatik bueltan, Paulek amona zain du etxean, gurasoak lanean direnez berak zaindu behar baitu biloba. Hasiera batean, ematen du arratsaldea aspergarri samarra gertatuko zaiela, baina ez da hala izango. Izan ere, amonak gailetak egitea proposatzen dio Pauli, eta, sukaldean hasten direnean, pilo bat istorio kontatzen dizkio, eta Paulek, izugarri ondo pasatzeaz gain, asko ikasten du. Mutikoak ez dakiena da amona sorgin bat dela, sorgin on bat, eta dohain bat duela: magia egiten du sukaldeko errezetekin, eta eragin ikaragarriak dituzten platerak prestatzen ditu. Gaztetxoak sukaldean ikasten hasteko modu jostagarri bat da hauxe, zartagin artean jolasean ibiltzekoa, eta egun batez nagusi sentitzekoa. Hori guztia, jakina, umore pixka batekin eta magia-hautsak erabiliz, beti baita eskertzekoa.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Primer Ciclo
de Primaria

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
250 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)