
Gau epel batean, Xerezade, bisir handiaren alaba, istorio bat kontatzen hasten da Sultan handiarentzat, Mila gau eta bat gehiago liburu ezagunean agertzen den istoriorik interesgarrienetako bat. Hala, ipuin-kontalari trebe honi esker, Sultanek Simbad ezagutuko du, marinel arrunt bat, zeinak, itsasoan zehar egiten dituen zazpi bidaia gogoangarritan, era guztietako izaki mitologikoekin izango baititu abenturak. Simbad marinela mutil ausarta eta oldarkorra da, eta, bere irmotasunari esker, gehien desiratzen duen hura lortuko du: etorkizun hobe bat beretzat eta bere ingurukoentzat. Baina Simbadek adeitsua, ona eta apala izaten ikasi beharko du. Marinel honen abenturek mundu berezi batean murgilaraziko gaituzte: errealitatea eta fikzioa nahasi egingo dira, eta kontakizunak liluratu egingo gaitu, nola Xerezadek Sultan. Istorioa kontatzeko, Xerezadek era guztietako jantziak eta objektuak baliatuko ditu, baita magiaz betetzen duten abestiak ere.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Segundo y Tercer Ciclo
de Primaria

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
250 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)