
Marie Italiatik itzuli berria da, ikasten urte batzuk egin ondoren. Berriro etxean izateak emozio kontraesankorrak eragiten dizkio, atzera ere lehengora egokitu beharko baitu: familia, etxea, lagunak… Gutxien espero duena da Mark, bere lagunik onena, aldatu samar ikustea. Izan ere, Marie kanpoan ibili den bitartean, Markek istripu bat izan du, eta oroimena galdu du partzialki. Bien arteko oroipenetatik Mariek gordetzen dituenak baino ez dira geratzen, eta Markek bere mugikorrean gorderik dituen sms-ak eta whatsapp-ak, eta Facebook-eko eta Skype-ko beren elkarrizketak. Mariek eta Markek berriro hasi beharko dute elkar ezagutzen, hain lagun onak izatera eraman zituen harremana berreskuratzeko. Umorea izango da nagusi istorio honetan, eta Internet aroak agintzen duen erritmo frenetikoa.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Tercero y cuarto curso
de Secundaria/Bachiller

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
250 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)