
Chillingameko Gaztelura eginiko bisitak bisita atsegin bat behar zuen Christierentzat baina, azkenean, gertakizun paranormal bat bilakatuko da. Izan ere, han bizi dira “Mutil urdina”ren eta “Mutil tristea”ren mamuak, bai eta John Sageren mamuak ere. Sage torturatzaile oso ezaguna izan zen Eskozia eta Ingalaterra arteko bazter haietan.
Christiek Klaus Pivet gaztea ezagutuko du. Inguru haietan bizi da, eta erreportari on bat izatea da bere ametsik handiena. Beti ondoan darama Sprocket txakurra, mamuak bilatzen oso trebea baita. Baina badirudi zoritxarra dela beren lagun mina, eta horrek ezin ekar lezake amaiera onik.
Ez bada behintzat laguntzeko prest zaitugula. Guk istorio bat proposatuko dizugu, eta zuk aldatu egin behar duzu: zuk erabakiko duzu zer gertatuko den. Hementxe duzu aukera, beraz, zuk nahi duzun abentura asmatzeko.

Konpainia
Forum The Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Primer ciclo de la ESO

Iraupena
60 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
150 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)