
Ikastolatik irten eta etxera joateko ordua du Nicolek. Ez zaio batere gustatzen bakarrik joatea; beldurra ematen dio bidean dagoen kale bat zeharkatzeak: piztiaz eta munstroz beterik omen dago, eta jan egingo omen dute. Horregatik deitzen dio Nicolek “Munstroen kalea”, hain zuzen ere.
Beldurrak beldur, abiatu da halako batean. Hantxe daude, zain dauzka: beltz-beltzak dira, iletsuak; begi handi distiratsuak dituzte, eta egiten duten itzala ere ikaragarria da… Baina… ez dira munstroak! Katuak dira! Gaueko errege-erreginak, izaki isil, sentibera eta samurrak… Eta berari laguntzeko prest daude!
Kitek eta Katek munstroei aurre egiten erakutsiko diote, beldurrik ez izaten. Gainera, ederki pasatuko dute elkarrekin, jolas eta jolas. Haien laguntzari esker, Nicolek inoiz ahaztuko ez zaion zerbait ikasiko du: munstroak gure irudimenean baino ez dira bizi.

Konpainia
Forum ABC Company

Zuzendaritza artistikoa
Eduard Costa

Maila
Infantil

Iraupena
45 minutu gutxi gorabehera (antzezlan interaktiboa)

Lekuak Gehienez
150 lagun (gomendatua)

Hizkuntza
Ingelesa

Antzezleak
Antzezleak Ingelesa ama-hizkuntza dutenak

Muntaia
Muntaia Konpainiaren esku. Teknikaria/Laguntzailea daramagu

Agertokia
6 metro zabal
5 metro sakon
2,40 metro garai

Soinu-eskakizunak
(Geure ekipamendua) CD irakurgailua
2 Canon konexio eme, bi Senheisser mikrofono harigabetarako

Argiztapen-eskakizunak
Argi zuri orokor finkoa
Giro beroa (aukerakoa)