
NOR GARA
Forum,
ABC Company

Hauexek dira gure helburuak:
Haurrak estimulatzea hizkuntzaren ikaskuntzaren lehen fasean.
Umeak ohitzea ingelesa ama-hizkuntza duten antzezleen ahoskerara.
3 eta 5 urte arteko ikasleei laguntzea modu naturalean ikasten eduki eta hizkuntza-egitura oinarrizkoak.
Forum,
The Company

Forum, The Company-ren antzezlanak hezkuntza-ziklo eta fase bakoitzaren edukira eta hizkuntza-mailara egokituta daude: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Heziketa Zikloak eta Hizkuntza Eskolak.
Hauexek dira gure helburu nagusiak ikasle horiekin:
Antzerkia sustatzea hezkuntza-esparruko tresna didaktiko gisa.
Hizkuntza irakasteko tresna eraginkor bat eskaintzea irakasleei.
Ikasleak ingelesa ikasteko motibatzea obra dinamiko eta dibertigarriekin.
Geroko ikusleen heziketa kritikoa garatzen laguntzea.
INTERAKTIBOTASUNA
ETA MURGILTZE
LINGUISTIKOA
Gure antzezlan guztiak ingelesez dira, oso-osorik. Denboraldi bakoitzean, jatorri anglosaxoiko antzezleak hautatzen ditugu casting baten bidez. Prozesu horretan, aintzat hartzen dira hautagaien ahoskera, komunikatzeko gaitasuna eta helburuko ikusleekin konektatzeko trebetasuna.
Uste dugu komunikazioa funtsezko estrategia dela bigarren hizkuntzen ikaskuntzan; hori dela eta, saioak propio diseinatuta daude ikusleen parte-hartzea sustatzeko. Hortaz, antzezlanak interaktiboak dira, eta ikusleak, ikusle izateaz gain, protagonista ere dira agertokian. Gainera, antzezpena amaitzean, aukera eskaintzen dugu aktoreek ikasleekin solas egin dezaten, bereziki Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen kasuan.
Material didaktikoa
Gure lanaren oinarrizko atal bat dosier didaktikoa diseinatzean datza, antzezlan bakoitzarekin batera egiten dena. Horretarako, Forum Theatre & Education-ek talde bat du pedagogoz, ingeleseko irakaslez eta irudigilez osatua. Lantalde horrek material didaktikoa sortzen du, hezkuntza-sistemako irakaskuntza-maila bakoitzari egokituta. Uste osoa dugu gure materialak xedea beteko duela: irakasleentzako sostengu izatea eta ikasleei gure obrak ulertzen eta gozatzen laguntzea.
Dosierrak hainbat zailtasun-mailatan diseinatzen ditugu, irakasleek aukera izan dezaten taldeen beharretara hobeto egokitzeko. Nolanahi ere, kasu guztietan, ariketak prestatu ditugu antzezpenaren aurretik, bitartean eta ostean egiteko. Material didaktikoak bi parte ditu.

TESTU CDa
Material honek idatzizko testuak biltzen ditu, besteak beste: idatzizko ariketak, obraren sinopsia, pertsonaien deskribapena, hiztegi espezifikoa, abestien hitzak eta eszena batzuen elkarrizketak.
Dosier guztiek irakasleentzako jarraibideak eta ariketen zuzenketak dituzte, baita jarduera osagarriak eta obraren gaian sakontzeko iradokizunak ere.

AUDIO CDa
Testu CDaren osagarri, audio-materialak entzumena lantzeko ariketak ditu: listening ariketak, ahoskera-ariketak, ahozkoaren ulermena lantzeko ariketak eta antzezlaneko elkarrizketa eta abesti batzuen grabaketa.
Osagarri gisa, abesti batzuen koreografia erakusten dizuegu gure webgunean, ikusleen parte-hartzea sustatzeko asmoz.