

Eskatu informazioa

Aukeratu antzezlana

Lotu konpainiarekin antzezpenaren eguna, ordua eta lekua

Hitzordua Forum-ekin
Irakaslea bazara
Forum Theatre & Education-ek eskaintzen dituen ingelesezko antzezlanetara joan ahal izateko, aurrez erreserbatu behar da hitzordua. Irakasleek bide hauek erabil ditzakete erreserba egiteko:

902 113 591 / 963 155 391

info@forumteatro.com

erreserba-inprimakia
Joan erreserba-inprimakiraErreserba egitean, ondokoak jasoko dituzu:
Berehalako berrespena posta elektroniko bidez.
Gure webgunean erreserbari lotutako informazioa atzitzeko pasahitza (hantxe aurkituko dituzu: saioaren datuak, material didaktikoa, obraren argazkiak eta kartela, koreografia...)
Erreserbaren egiaztapena saioaren xehetasun guztiekin: izenburua eta antzeztuko den tokiaren izena eta helbidea, ikusle kopurua eta ordainketa metodoa.
Antzezlan bakoitzerako prestatutako material didaktikoa CD formatuan.
Programatzailea bazara
Publikoki edo zure herriko irakaskuntza-zentroetan eskaini ahal duzu jarduera hau, eta ingelesezko antzerki-kanpainak programa ditzakezu gure konpainiarekin, kultura-jarduera gisa, irakurketa sustatzeko edo udalerriko hezkuntza-proiektu eleanitzei sostengua emateko. Ikasturtero, maila guztietarako ekoizpen berriak jartzen dizkizugu eskura, eta, gainera, lagun izango duzu antzerki-saio didaktikoak kudeatzen eta programatzen dugun eskarmentua.
Taldeen antolaketa.
Irakasleentzako eta hezkuntza-zentroetarako arreta pertsonalizatua.
Saio bakoitzean izandako parte-hartzeari eta asistentziari buruzko txostenak.
Parte-hartzaileen gogobetetze-mailaren balorazioa jardueraren ebaluazio-testaren bidez.
Non dugu hitzordua?
Eskolak – Institutuak – Hizkuntza-eskolak – Kultura-etxeak – Antzokiak – Zentro zibikoak

ZURE ZENTROAN?
Zure zentrora edo gertuko tokiren batera (kultura-etxea, zentro zibikoa, etab.) ingura gaitezke. Horretarako, konpainiarekin adostu behar duzu zein diren data eta ordu egokienak antzezpenerako, zure programaren eta ikasleen jardueraren beharren arabera.

EDO ANTZOKIAN?
Ikasturtean zehar, zenbait antzoki eta aretotan antzezten ditugu gure obrak; hortaz, hala nahiago baduzu, talde batekin edo gehiagorekin etor zaitezke gure ingelesezko antzerki-kanpainaz gozatzera.
Arreta pertsonalizatua
- ORIENTAZIO DIDAKTIKOA, taldearen mailara ondoen egokitzen den antzezlana aukeratzeko.
- EDUKIAREN, hizkuntza-mailaren, interaktibotasunaren, eta abarren inguruko informazioa.
- Jarduera zentroan ANTOLATZEKO baliabideak (aretoaren egokitzapena, ordutegia eta muntaia).
- ANTZERKI-KANPAINEI, ANTZOKIEI, ordutegiei, prezioei eta ordainketa-metodoei buruzko informazioa.
- Jarduera finantzatzeko iradokizunak.
Bestalde, ebaluazio-test bat jartzen dugu zure esku, jasotako arreta eta ikusitako antzezlanaren edukiaren eta hizkuntza-mailaren egokitasuna balora dezazun eta iradokizunak helaraz diezazkiguzun.
Esparru geografikoa
Ikusi zer erraza den gure kanpainetan parte hartzea! Zuen beharretara moldatzen gara Taldea aski handia baduzue, jarduera zeuontzat eskatu ahal izango duzue; aldiz, talde txikia bazarete, ez kezkatu! Espainia guztiko udalerri askotan kanpainak antolatzen ditugu hitzartutako taldeekin. Jarraian, zerrenda bat duzue. Udalerri horietako batean programatuta dauden datak ezagutu nahi badituzu, edo toki eta gune propioak zehaztu nahi badituzu, jarri harremanetan gurekin. Atsegin handiz lagunduko dizuegu.
ÁLAVA Alegria/Dulantzi Llodio Nanclares de la Oca/Iruña de Oka Salvatierra/Agurain Vitoria/Gasteiz Zuia ALBACETE Albacete Fuentealbilla Hellin La Roda Mahora Ossa de Montiel Villarrobledo ALICANTE Alcoi Alicante Alicante-Santa Faz Almoradí Asp Banyeres de Mariola Benidorm Benissa Biar Callosad’en Sarrià Callosa de Segura Crevillent Dénia El Campello Elx Elda Guardamar del Segura Ibi La Nucia La Vila Joiosa Monòver Muro d’Alcoi Mutxamel Novelda Orihuela Pedreguer Petrer Pilar de la Horadada San Bartolomé San Joan d’Alacant San Miguel de Salinas San Fulgencio Santa Pola San Vicente del Raspeig Sax Torrevieja Villena Xàbia Xixona ÁVILA Arenas de San Pedro Arévalo Ávila BIZKAIA Abanto y Ciérvana/Zierbena Amorebieta Barakaldo Basauri Bilbao/Bilbo Durango Erandio Elorrio Getxo Gordexola Loiu Portugalete Sopelana BURGOS Aranda de Duero Burgos CÁCERES Coria Plasencia Trujillo CASTELLÓN Almassora Alcalà de Xivert Benicàssim Benicarló Borriana Castelló de la Plana Castelló de la Plana-Grau La Vall d’Uixò Morella Nules Orpesa Penyíscola Segorbe Torreblanca Vila-real Villafranca del Cid Vinaroz
CIUDAD REAL Alcazar de San Juan Almagro Bolaños de Calatrava Campo de Criptana Daimiel La Solana Malagón Manzanares Miguelturra Montiel Pedro Muñoz Piedrabuena Socuéllamos Tomelloso Valdepeñas Villanueva de los Infantes GIPUZKOA Akerregui Astigarraga Beasain Donostia Hondarribia Irun Legazpi Lezo Oñate Ordizia Pasai Antxo Urretxu Villabona GIRONA Bescanó Sant Feliu de Guíxols Tossà de Mar HUESCA Ballobar Biescas Binéfar Boltaña Fraga Huesca LA RIOJA Albelda de Iregua Arnedo Autol Calahorra Cervera del Rio Alhama Ezcaray Fuenmayor Haro Logroño Nalda Najera Pradejón Santo Domingo de la Calzada Villar de Arnedo LEÓN Astorga Bembibre La Virgen del Camino León Ponferrada Trobajo del Camino MADRID Alcalá de Henares Alcobendas Alcorcón Aranjuez Arganda Boadilla del Monte Brunete Ciempozuelos Coslada Fuenlabrada La Moraleja-Alcobendas Las Rozas Leganés Loeches Madrid Móstoles Navacerrada Parla Pozuelo de Alarcón San Fernando de Henares Soto del Real Torrejón de Ardoz Torrejón de la Calzada Valdemoro Villanueva de la Cañada Villanueva del Pardillo MURCIA Abarán Alcantarilla Alhama de Murcia Alquerías Archena Bullas Caravaca de la Cruz Cartagena Cieza Jumilla La Unión Lorca Molina de Segura Mula Murcia Murcia-Santo Ángel Totana Yecla
NAVARRA Ansoain Andosilla Arroniz Barañain Burlada/Burlata Cascante Huarte Irurtzun Mutilva Baja/Aranguren Olite Pamplona/Iruña Recajo Sarriguren Tafalla Tudela Villava PALENCIA Palencia SALAMANCA Bejar Peñaranda Salamanca SEGOVIA Cuellar Segovia SORIA Ólvega TARRAGONA Alcanar Amposta Calafell Cambrils Cunit Gandesa Valls TERUEL Alcañiz Alcorisa Argente Calanda Calamocha Cantavieja Manzanera Mas de las Matas Monreal del Campo Mora de Rubielos Teruel Valderrobres TOLEDO Consuegra Corral de Almaguer Illescas Madridejos Mora de Toledo Orgaz Oropesa Talavera de la Reina Toledo Torrijos VALENCIA Aldaia Alfarp Aiora Agullent Alaquàs Albal Albalat de la Ribera Alberic Alboraia Alcàsser Aldaia Algemesí Alginet Agullent Almussafes Alzira Benaguacil Benetússer Benicull de Xúquer Benifaió Beniganim Benirredrà Betera Bocairent Bolbaite Burjassot Bunyol Canals Carcaixent Càrcer Carlet
Castelló de Rugat Catadau Catarroja Cheste Chiva Daimús Dos Aguas El Puig Foios Fuenterrobles Gandia Godella Grao de Gandia Grao de Sagunt Guadassuar L’Alcúdia L’Alcúdia de Crespins L’Olleria La Canyada La Pobla de Farnals La Pobla de Vallbona La Pobla del Duc La Pobla Llarga Las Cuevas Llíria Llosa Loriguilla Manises Marines Massalavés Massamagrell Massanassa Miramar Mislata Moixent Montcada Montaverner Montesa Montixelvo Montserrat Montroi Musseros Ontinyent Paterna Picanya Picassent Piles Polinyà de Xúquer Port de Sagunt Puçol Rafelcofer Real Requena Rotglà i Corberà Sagunt Sedaví Sueca Tavernes de Valldigna Torrent Torrent-El Vedat Tous Turís València Vallada Vilamarxant Villanueva de Castelló Xirivella Xàtiva VALLADOLID Cistérniga Iscar Medina del Campo Pedrajas de San Esteban Tordesillas Valladolid ZAMORA Benavente Toro Villalpando Zamora ZARAGOZA Aguarón Borja Calatayud Caspe La Almunia de Doña Godina Tarazona Used Zaragoza