

ANTZERKIA

HEZKUNTZA

DIBERTSIOA
1994tik
FORUM THEATRE & EDUCATION-ek ingelesezko antzezlanak sortzen, ekoizten eta antzezten ditu eskola, institutu eta hizkuntza-eskoletako ikasleentzat. Hogei urteotan, antzerkia tresna didaktiko gisa bultzatzea eta ikasleak ingelesa ikasteko motibatzea izan dira gure helburuak, eta, horretarako, obra dinamiko eta dibertigarriak erabili ditugu.
Zergatik da hain berezia?
KATALOGO BAT DENBORALDI BAKOITZEKO
Denboraldi bakoitzean obra berriak ditugu maila guztietarako
3 URTETIK AURRERA
Antzerkia ingelesez, adin eta hezkuntza-ziklo guztietara egokituta
% 100 INGELESEZ
Ingelesa da antzezle eta antzezlan guztien ama hizkuntza
INTERAKTIBOTASUNA
Ikusleak ere gure istorioen protagonista dira
KALITATE-TESTA
Zure iritzia eta iradokizunak oso garrantzitsuak dira guretzat. Antzezpen bakoitzaren ostean, eskura izango duzu gure kalitate-testa
SOLASALDIAK
Antzezpena amaitzean, bertako antzezleak eta ikusleak solastatu ahal izango dira (aukerakoa, mailaren arabera)
ESPERIENTZIA
20 urte daramatzagu lanaz eta ikusleen konplizitateaz gozatzen. Zuekin hazi gara. ESKERRIK ASKO!!!
MATERIAL DIDAKTIKOA
Saioa prestatzen laguntzen dizugu. Ikasleen mailara egokitutako entzumen- eta irakurmen-ariketak (esaterako, sinopsia, pertsonaiak, hiztegi espezifikoa, abestiak eta koreografiak) prestatzen ditugu antzezlan bakoitzaren edukiaren arabera
ARRETA PERTSONALIZATUA
Bezero-zerbitzuak orientazio didaktikoa eta baliabideak eskaintzen ditu jarduerak taldez talde antolatzeko, bakoitzaren beharretara egokituta
Aurtengo denboraldia
